accesskey_mod_content
Barra separa cabecera de cuerpo

Zer da egoitza?

Mufacek telekomunikazio-sareen bidez ematen dituen zerbitzu elektronikoak —nola bulego nagusien eskumenekoak hala bulego probintzialen eskumenekoak—, egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri.

Egoitza hori  Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorraren 2010eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez sortu eta arautu zen, eta haren titularra Mufaceko Zuzendaritza Nagusia da. Kudeaketa teknologikoa Mutualitatearen Informatika Unitatearen ardurapean dago.

Egoitza elektronikoaren inguruko kexa, iradokizun eta zorion-mezuak Mufaceren eremuan halakoak formulatzeko ezarritako prozedura orokorraren bidez aurkeztu daitezke.

Mutualitatearen egoitza elektronikoak konfidentzialtasuna, erabilgarritasuna eta osotasuna bermatzen ditu, baita erabiltzen duen informazioaren egiazkotasuna eta gaurkotasuna ere, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz:

 

MUFACEKO Informazioaren Segurtasun Politika eskuragarri dago gure webgunean.

Egoitzaren erreferentziako helbide elektronikoa https://sede.muface.gob.es da, eta MUFACEren webgunetik ere sar zaitezke hara.