Skip to main content

Kexen eta iradokizunen bidez, jaso nahi dira pozik ez dauden herritarrek MUFACEk emandako zerbitzuekin lotuta egindako adierazpenak eta hobetzeko ekimen posibleak, zeren Mutualitatean jardunbide egokiak ezartzeko aukeratzat jotzen baitira halakoak, betiere Estatuaren Administrazio Orokorraren kalitate-programen esparru normatiboan ((951/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa).).

 

Berariaz uzten dira kexa eta iradokizun kontsideraziotik kanpoerabiltzailek eta MUFACEko Unitatek elkarrekin erlazionatzeko eta komunikatzeko dituzten 3 eremu:

  1. Laguntza sanitarioko erreklamazioak: erabiltzailea atxikita dagoen medikuntza-erakunde itunduaren jarduera baten kontra. Baloratu behar dira dagozkien batzorde mistoetan (MUFACE - Medikuntza Erakundea).
  2. Errekurtsoak: MUFACEko Unitateek, beren eskumenak erabiliz, emandako ebazpen administratiboen kontra.
  3. Edozein informazio-kontsulta: laguntza sanitarioari, prestazioei edo MUFACE funtzionatu eta antolatzeko erarekin lotutako alderdiei buruz.

 

Mutualistari informazioa emateko bulegoak edozein kontsulta hartzen du kontuan Kontsulten postontzian eta telefono bidezko arretan.

 

Zorion-hitzen eta esker onen bidez, erakundeak baloratzen ahal du kalitatea hobetzeko txostenek eta azterketek izan dezaketen eragina.

Aurkezpena

Inprimakia aurkezteko bi modu daude. Ondoren azalduko ditugu.

  1. Aurrez aurre edo postaz, hizkuntza koofizialetan aurkezteko inprimakia.

Gure jendaurreko arreta-bulegoetan aurkez dezakezu, edo helbide honetan: Zerbitzu Zentralen Erregistro Orokorra (Registro General de los Servicios Centrales), Paseo de Juan XXIII, 26, 28040, Madrid.

Kexa, iradokizuna edo zorion-hitza aurkezten duenak hura sinatu behar du, eta argi eta garbi adierazi ea kexa, iradokizuna edo zorion-hitza den, izena, abizena eta nortasun-agiriaren zenbakia, bai eta zer helbidetan jaso nahi dituen MUFACEren komunikazioak. Mutualistak afiliazio-zenbakia erabiliz identifika daitezke.

  1. 3. Egoitza elektroniko honetan aurkezteko inprimaki elektronikoa:

Honako hauek betez: 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, 10.3 artikulua; eta hura garatzeko araudia, 1671/2009 Errege Dekretuan (3.2 e artikulua).

951/2005 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluaren arabera, Internet bidez aurkeztutako kexek eta iradokizunek interesdunaren sinadura elektronikoa izan behar dute. Modu berean, zorion-hitzek ere sinadura elektronikoa beharko dute.

Horretarako:

Erantzuna

Erabiltzaileek erantzuna jasoko dute, beren kexak edo iradokizunak egitean adierazten duten bitartekoaren bidez, erantzunbeharra duen unitatearen eskutik, xede den zerbitzuari edo gaiari lotuta, hark jaso eta 20 egun balioduneko epean. Epe hori eten daiteke, baldin interesdunari eskatu behar bazaizkio kexa edo iradokizuna behar bezala izapidetzeko beharrezkoak diren argibideak. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango du interesdunak.

Dena dela, kexa edo iradokizuna aurkeztu zenetik hilabeteko epea gainditu bada eta interesdunak ez badu erantzunik jaso, interesdunak jo ahal izango du MUFACEren Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorrera (Inspección General de Servicios, Paseo de Juan XXIII, 26, Madril; telefonoa: 91 273 9694), hala jakin dezan erantzunik eza zerk eragin duen eta delako ikuskaritzak proposa dezan, hala badagokio, organo eskudunek neurri egokiak har ditzatela.

Zorion-hitzei erantzuteko ez dago eperik. Hala ere, beti ematen zaie erantzuna, eta, edonola ere, eskertzekoa da horrelakoak aurkeztea.

Oharrak

Egindako kexak ez dira inola ere administrazio-errekurtsotzat hartuko, eta horiek jartzeak ez ditu etengo indarrean dagoen araudian ezarritako epeak.

Kexa bat aurkezteak ez du baldintzatzen, inola ere, hartan interesdun gisa ageri direnek erabili ahal izatea gainerako ekintzak edo eskubideak, prozedura bakoitzaren araudia betez.

Tramiteak

Egoitza elektroniko horretan aurkezteko Formulario elektronikoasinadura elektrikoa behar du

Aurkezteko formularioa posta hizkuntza koofizialetan edo postaz: