Baldintza teknikoak
Egingo duzun izapidearen arabera, baliteke sinadura elektronikoa erabili behar izatea eskabidea egiteko.
Sinadura elektronikorik behar ez duten izapideak
Sinadura elektronikorik eskatzen ez duten izapideetan, nabigatzaile bat beharko duzu, besterik ez.
Orri hau behar bezala irakurtzen ari bazara, ez zenuke arazorik izan behar sinadura elektronikoa behar ez duten izapideak egiteko.
Gomendagarria da, halaber, PDF dokumentuen irakurgailu bat instalatuta izatea, egoitza honek emandako dokumentuek (ziurtagiriak, egiaztagiriak, laguntzak, etab.) formatu hori erabiltzen baitute.
Sinadura elektronikoa behar duten izapideak
Hala eskatzen duten izapideak sinatu ahal izateko, beharrezkoa da onetsitako ziurtagiri elektroniko bat izatea.
Egoitza elektroniko honek baliozkotze eta sinadura elektronikorako @firma plataforma multi-PKIk eskaintzen dituen zerbitzuak usatzen ditu. Plataforma hori administrazio publikoen eskura jartzen da, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Teknologia Transferitzeko Zentroaren (CTT Centro de Transferencia de Tecnología) medioz, eta autentifikazio eta sinadura elektroniko aurreratua azkar eta eraginkortasunez ezartzeko zerbitzuak ematen ditu.
Onartutako nabigatzaileak
Zure datuen babesa bermatzeko eta egungo segurtasun-estandarrak betetzeko, TLS 1.2 edo TLS 1.3 protokoloekin soilik diharduten nabigatzaileak erabili behar dira. Nabigatzaileen fabrikatzaile nagusiek euren bertsio berrienetan barne hartu ohi dituzte protokolo horiek.
Eguneratu nabigatzailea bertsio hauetako edozeinetara (goragokoek ere balio dute):
Nabigatzaile bateragarriak
- Google Chrome: 84 bertsioa edo goragokoa.
- Mozilla Firefox: 74 bertsioa edo goragokoa.
- Microsoft Edge (Chromium): 84 bertsioa edo goragokoa.
- Apple Safari: iOS 15en, macOS 12n edo geroagokoetan bildutako bertsioak
Bertsio horiek protokolo kriptografiko eguneratu eta seguruak baliatzen dituzte modu lehenetsian.

